Saltar navegación

LEZAUNgo  Udala

2012ko maiatzaren 19a

HISTORIA

ONDARE HISTORIKO ETA ARTZAIN TRADIZIO GARRANTZITSUA DUEN HERRIA

Udaletxea, 50. hamarkadan eraikiaLezaungo udalaren historia nahiko berria da, 55 urte soilik ditu. 1951ean Deierriko udaletik independentzia lortu zuen.

Tradizioz, Lezaun, artzainen herri bat izan da, baso eta larrez inguratuta egoteagatik eta gainera bere tradizioak horrela adierazten duelako.

Historia eta arte ondarea ere oso garrantzitsua da:

  • Armarriak dituzten etxeak daude, jauretxe garrantzitsuak, bere jabeek oso ongi kontserbatu dituztenak. "Subiza Etxea" horren adibide da.
  • San Pedro eliz-parrokia (XII. mendea). XVII.mendean zonalde bat handitu zitzaion. Erdi Aroko dorrea dauka, historia eta arte ondarea elementu garrantzitsua dena.
  • Santa Barbara baseliza, herri gunetik hegomendebaldean kokatua, oso ongi kontserbatua dago.
  • San Kristobal baseliza, Erdi Aroko jatorria dauka, XII. mendean eraiki zen eta oso ongi kontserbatua dago.
  • Lezaungo familia bat, Azpilikueta familia, San Frantzisko Xabierren senide ziren. Esaten denez, gaur egun Nafarroako patroia dena, gure herrian egon zen. Bere irakasle eta tutore izandakoa, osaba, Azpilikuetako Martin (Azpilikuetako Maria, Xabierren amaren senidea) dirudienez, Lezaungoa zen.

Armarria duen etxea San Pedro elizaren ataria Subiza jauregia

BEREZITASUNAK

  • "Cerro Viejo" haitzuloa: Lezaungo terminoan dago baina ez da bakarra, bertan kobazulo ugari agertzen baitira. Kobazulo honetan, aurrehistoriako aztarnak aurkitu dira.
  • "Erdi Aroko Berriak". 1209an Migel de Ianiz jaunak, Iratxeko monastegiari, Lezaunen eta Iriberrin zituen hainbat jabetza eta morrontza eman zizkion. Horrela agertzen da A.G.Nko dokumentzioan, (Bec. Ir. 100r.101r.). Dokumentu honetan, Leçaon eta Lefaun dago idatzita. Dirudienez, testamentu hau, 1203ko martxoaren 17an egin zen ( J.M. Lacarra Iratxeko bilduma, I.Tomoa, 245.or.).
  • "XIX mendeko gerrilak". 1811ko azaroaren hasieran, Francisco Espoz y Mina jaunaren gerrilari dibisioa Lezaundik pasatu omen zen. Santikurutze. Kanpezo eta Gipuzkoatik etortzen ziren. Dirudienez, gerrilariak, Zangozara joaten ziren eta Espoz y Minak, Balke jeneralaren agindu bat jaso omen zuen, Aragoien ahal zituen eraso gehien egitea aginduz.
  • Lurberriketa (1931). Lezaungo kontzejuak aspalditik eskaera argi bat zuen, hau da, ordokiko pagadian lurrak lortu nahi zituen. Zonalde hau, Artxulo iturritik urbil dagoen Bidezainen etxea eta Zunbeltzeko Bentaren artean dago. Diputazioak 1931eko azaroan, lurren lurberriketa egiteko baimena eman zuen eta gainera, 275 erregu lurren banaketa egiteko baimena eman zuen, bi biztanle bakoitzeko. Baina Lizarrako Ekimen eta turismo sindikatua erabaki honen aurka azaldu zen. Bere ustez, neurri honek "Natur Parke hau osatzen duten Nafarroako Pago ederrenak arriskuan jartzen ziren" eta kontserbatu egin beharreko zerbait kontsideratzen zuten.

                   Armarria             Armarria