Saltar navegación

LEZAUNgo  Udala

2012ko maiatzaren 19a

JAIAK ETA OHITURAK

HERRIKO JAIAK

Lezaungo zaindariaren jaiak, San Pedrotan ospatzen dira (ekainak 29). Normalean asteburuaren ondoan dauden egunetan ospatzen dira. Lau edo bost eguneko iraupena izaten dute eta bertan, hainbat jarduera egoten dira: musika, piota partiduak, haurrentzako jolasak,....

SANTIAGO JAIAK (uztailak 25)

Egun berezia da gure herrian; duela gutxi arte, egun horretan, herriko abeltzainak bere abereak bildu eta herrira jeisten zituzten, hauek zenbatzeko etab. Behiak, herriaren erdialdean dagoen gune batean biltzen ziren, toki hau zonalde itxi bat da eta "el corral de lugar" izena dauka. Egoera hau lezaundarrentzat eta kanpokoentzat oso berezia zen behi hauen artean, batzuk suharrak zirelako. Gaur egun, eguna ospatzeko animaliak kanpotik ekartzen dira, ez dira heriko behiak erabiltzen.

Azken hau, egun honetako jarduerareik garrantzitsuena da baina beste jarduera batzuk ere antolatzen dira. Jai honen bezpera ospatzea lezaundarren betebeharra dela esan daiteke.

"LARDERO" osteguna. Inauterietako osteguna.

Eskolako haurrak, baserritarrez jantzita, etxez-etxe doaz abesti herrikoi bat abesten. Abesti hau belaunaldiz belaunaldi transmititu egin da. Abesti honekin, arrautzak, txistorra eta urdaia eskatzen dituzte. Ateratzen dutenarekin, eskolan bazkaldu egiten dute.

Lezaunen inauteriak era honetan ospatzen ditugu.

ERROMERIAK

Erromeriak oso hedatuak daude Andia eta Urbasako zonaldean. Lezaunen urtean zehar lau ospatzen dira eta bakoitzak bere baseliza dauka:

  • Santa Barbara: abenduak 4. Garai horietan lezaungo jai txikiak ospatzen dira, Santa Barbara herriko zaindaria ere delako.
  • San Kristobal: Iraileko hirugarren igandean ospatzen da.
  • Mendigaña amabirjina (Azkona): maiatzak 15.
  • Trinitatea: trinitatearen hurrengo astelehenean.

OHITURAK

Errege gauaren bezperan (urtarrilak 5), antzinako tradizioa dugu. Lezaungo haurrak, zintzarriak jantzi eta herriko kaleetatik ibiltzen dira, zarata sartzen eta era honetan errege magoak deitzen dituzte.