Lezaungo elementurik garantzitsuena, bere kokapena dela eta, herriak dituen baliabide naturalak dira:
- Pagadi fresko eta atseginak. Turista eta ibiltarientzat aukera bikaina eskeintzen dute.
- Lezaungo lurzorua karstikoa da eta ondorioz, haitzulo naturalak (Doloresen haitzuloa, Inarotzen, Cerro Viejo haitzuloa, aurrehistoriako burdin eta zeramika errastoak aurkitu dira etab.) baita leize eta dolinak daude. Espeleologia gustoko duenarentzat aukera bikaina eskeintzen du.
- Erbiozko arroila. Oso ibilbide interesgarria, Errezuraino joan gaitezke eta bertan Ubagua ibaiaren iturburua ikusteko aukera izango dugu.
- Urmaelak: adibidez, San Kristobal, Ikomar, Oliturri; Balsa Berria; Otsazulo; Orzaran, Maular eta Kurrustubil.
- Elurzuloak: bertan, neguan, elurra gorde eta izotza egiten zen. Uda iristean, elikagaiak freskatzen ziren, hozgailuak ez zeudenean.
- Putreen etzalekuak: lezaungo barrutian, putre populazio handia dago.
Lezaun udalerriko terminoa, harriz egindako pareta batez dago inguratua. Noizean behin konpondu egiten da. Bertako harriarekin eraiki zen eta herriko biztanleek auzolanean egin zuten edo hemen esaten den bezela, "ozalan"-en. Murru hauek inguruko udalerri eta kontzejuen arteko banaketa egiten dute. Ezaugarri hauek direla eta oso elementu berezia da.
INGURUAK:
- Irantzu monasterioa: Abartzuzatik hurbil eraikia, bailararen bukaeran dago kokatua, zistertar garaiko monasterio ederra. Lasaitasuna eta gogoeta egiteko toki paregabea da. Antzinako monasterioa bisitatu daiteke. Gaur egun bertan, apaiz Teatino komunitate bat bizi da bertan.
- Iturgoiengo Trinidad baseliza: 1200 metrotara kokatua, Lezaun eta baita Deierri bailaratik ikus daiteke. Handik, eguna argia badago, Aragoiko Moncayo mendia ikus daiteke.
- Lizarragako behatokia: NA120 errepidetik iparraldera, Lizarragako tunela pasatu ondoren, behatokia dago. Bertatik Sakanako bailara ikus daiteke eta Beriain mendian dagoen, San Donato baseliza ikus daiteke.
TIERRAS DE IRANZU-KO LURRAK
Estellerriako mendialdeko udalerriek (Abárzuza/Abartzuza, Lezáun/Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz) turismo portal berria jarri dute martxan. Bertan, informazio zabala aurki daiteke, ostatuak (kanpinak, landa etxeak, aterpeak); jatetxeak, informazio turistikoa (monumentuak, ibilbideak, naturan jarduerak, upeldegi eta gaztandegietara bisitak), etc.
Web orria: www.tierrasdeiranzu.com