Lezaungo Udala, Andia Mankomunitatearen laguntzarekin, Bizi Lezaun proiektu pilotua bultzatzen ari da, gure herriaren despopulazioari aurre egiteko funtsezko ekimenetako bat.
Proiektuak hiru jarduera-eremu nagusi landuko ditu:
- Alokairu berrietarako diru-laguntza. Lezaungo Udalak hilean 50 euroko diru-laguntza emango die, sei hilabetez, etxebizitza alokatzen duten jabeei, betiere ordenantzan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
- Lezaungo Udal Etxebizitza eta Lurren Poltsa, doako zerbitzua. Lursaila edo etxebizitza poltsan agertzea nahi duten jabeek Andia Mankomunitateari jakinaraziko diote. Informazio guztiarekin fitxategi bat sortuko da eta udalerrian bizi nahi duten pertsonen eskura jarriko da.
Udalaren eta Mankomunitatearen zeregina informatzea baino ez da. Ez du inola ere salerosketako negoziazioetan parte hartuko, eta ez ditu higiezinen agentziak ordezkatuko.
Eta etxebizitza bila bazabiltza, izena eman eta eskuragarri dauden etxebizitzei buruzko informazioa bidaliko dizugu: eman izena hemen!!
- Udal etxebizitzen parkea hobetzea. Udalak epe ertainean udal etxebizitzak hobetu eta egokitu nahi ditu.
Ekintza hori Andia Mankomunitateko udalek (Abartzuza, Deierri, Gesalatz ibarra, Jaitz, eta Lezaun) despopulazioaren aurka bultzatutako jarduera-programaren barruan dago. Programa hori Jurramendi azpieskualdeko despopulazioaren aurkako Nafarroako Gobernuaren Ekintza-planaren barruan dago.
Gure herriak biziberritzeko zure laguntza behar dugu!!. Bizi Lezaun, Lezaunen bizi
Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan:
Elena Cereceda
Andia Mankomunitateko teknikaria
Tel. 620 946 950
mancomunidad.andia@gmail.com
Informazio interesgarria
Dokumentu honetan Lezaunen gazte batek etxebizitza saltzeko/erosteko duen abenturari buruzko informazioa partekatzen digu. Begira iezaiozu hori egiteko asmotan bazaude.
aventura vivienda-etxebizitzaren abentura
Hemen duzu informazioa Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzari buruz:
- Emanzipa. Nafarroan gazteei emantzipatzen laguntzeko programa (23-31 urte artekoak)
- Alokairuaren etxebizitzak zaharberritzeko edo erreforma lanetarako diru-laguntzak
- Nafarroako Gobernuaren beste diru-laguntzak
Halaber, harremanetan jar zaitezke Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoarekin (ORVE) ere, Lizarran, eta orientazioa emanen dizute laguntza eta diru-laguntzei, espedienteen izapidetzeari eta beste prozedura batzuei buruz.
- Ordutegia. Astelenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
- Tel. 948 552 250
- e-posta: orve@orvetierraestella.net
- Helbidea: Fray Diego kalea, 3., beheko solairuan. Estella/Lizarra
Hona Nasuvinsako eta Nafarroako Gobernuko etxebizitza babestuen eskatzaileentzako alokairu-poltsaren programa ezagutu ahal duzu. 110 m2 baino gutxiagoko etxebizitzen jabeak sar daitezke, eta, maizter gisa, etxebizitza babestuen eskatzaileen erroldan inskribatutako pertsonak.