Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunea

Zunbeltz Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako lehen test gunea da eta honen xedeak dira langileak pixkanaka nekazaritza ekologikoaren sektorean sartzea eta ezagutzaren transferentzia sustatzea. Gainera, aukera bat da belaunaldien arteko erreleborako eta sektorearen dinamizaziorako, eta herritarrak eskualdean finkatzen laguntzen du.

Nekazaritzako test gunearen asmoa da ingurune seguru bat sortzea ekintzaileek nekazaritza-proiektuen saiakuntza egin dezaten, etorkizunean instalatzeari begira. Horretarako, laguntza- eta prestakuntza-prozesu pertsonalizatua eginen da, belaunaldien arteko erreleboa bermatuko duena, lankidetzaren, ekonomia zirkularraren eta baliabide eta balio naturalen kontserbazioaren printzipioen arabera.

Partaideei hainbat arlotan eskaintzen zaie laguntza:

  • Lurrak eta azpiegiturak (laguntza fisikoa). Proiektuak, une honetan, Urbasa eta Andia mendilerroen inguruko Zunbeltz eta La Planilla lursailak ekarri ditu, eta horien larreak Andia Mankomunitateari utzi dizkio Nafarroako Gobernuak, luza daitezkeen hamar urterako. Horrez gain, Zunbeltzen atarte multifuntzionala eta hegaztientzako bi korta mugikor eskaintzen ditu.
  • Prestakuntza praktikoa eta aholkularitza, abeltzainen eta beste adituen eskutik (laguntza integrala), ekoizpen-egitasmoak martxan jartzeko beharrezkoak diren arloetan.
  • Asociación Zunbeltz Elkartearen babesa prozesu osoan zehar (laguntza legala). Elkarteak banakako hitzarmenak sinatuko ditu testatzaile bakoitzarekin, haren egitasmoaren ekoizpen-motaren arabera. Hitzarmen horretan jasoko dira, gutxienez, pertsonak Test Gunean zenbat denbora emango duen eta abereak erosteko akordioak. Gainera, aztertuko da testatzaileari berme bat eskatzea.

Gehiago jakin nahi baduzu, idatzi hona:  mancomunidad.andia@gmail.com

 

Berriak

Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunea inauguratu da 2022-12-02 2022-12-02-PO Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunea inauguratu da (1)
Amaitu dira Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunearen obrak 2022-09-01 2022-09-01 NP PO Fin obras – Zunbeltz – Obraren amaiera
Nekazaritzako test guneak sustatzen dituzten erakundeek itxi egin dute RETA sortzeko prozesua Andia Mankomunitatean 2022-07-01 Nota de prensa. Encuentro Andia_062022v1
Zunbeltz nekazaritzako test gunearen artegia eraikitzen ari dira 2021-11-15 Zunbeltz-aprisco Nota de prensa
Nafarroako Gobernua eta Andia Mankomunitatea proiektu pilotu bat abian jartzeko elkarlanean ari dira Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultza dezaten 2021-28-07 EL_GOB~1

Finantzaileak:

Unión Europea

FEADER

“Europa invierte en zonas rurales”

Programa de Desarrollo Rural de Navarra 2014-2020