Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bisita Gaitazu

Nola Iritsi

navarra carreteras

Lizarratik iristeko: Lizarratik 17 Kmtara, NA120 errepidea hartu, Donostiako norabidea.

Iruñetik iristeko: Iruñetik 34 kilometrotara dago gutxi gora behera; Bideko Autobiatik (A12), Lizarrara iritsi aurretik 34. irteera, Deierri Bailara.

Iparraldetik iristeko: Altsasu: Sakanako autobiatik, Etxarrira iritsi, N 21a hartu Lizarrako norabidea, 20 kilometrora gutxi gora behera dago Lezaun.

“TIERRAS IRANZUKO LURRAK” INFORMAZIO GUNEA

Estellerriako mendialdeko udalerriak (Abárzuza/Abartzuza, Lezaun/Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz Harana) bertako 49 saltoki pribatuekin batera, 2006.urtean “Tierras de Iranzu-ko lurrak” Elkarte Turistikoa sortu zuten. Zonaldeko baliabide turistikoak sustatu eta erregulatzeko helburuarekin.

Burutu diren ekimenen artean, Irantzu Monasterioan (Abartzuzatik 3 kilometro-tara) ireki den informazio gunea dugu. Informazio gunea, zonaldeko informazioa eskeintzeko zegoen hutsunea betetzeko eratu zen eta era honetan bisitarie zonaldeko baliabideen informazioa eskeini ahal izateko.

Informazio gunea udan eta zenbait zubietan irekitzen da. Harremanetan jartzeko telefonoa 646 18 52 64 da edo e-mailearen bitartez jar zaitezke harremanetan:

E-Postas info@tierrasdeiranzu.com

Telefonoa: 646 18 52 64

Web orria: www.tierrasdeiranzu.com

Helbidea: Kale Berria 22 p.k.31177 Aritzala (Nafarroa)

Non jan eta non lo egin

Aldaya taberna

Etxeko janaria.

Egunoro irekia.

Helbidea: San Pedro Kalea p.k. 31177 Lezaun (NAFARROA)

Telefonoa: 948 54 20 43

Jaiak eta ohiturak

HERRIKO JAIAK

Lezaungo zaindariaren jaiak, San Pedrotan ospatzen dira (ekainak 29). Normalean asteburuaren ondoan dauden egunetan ospatzen dira. Lau edo bost eguneko iraupena izaten dute eta bertan, hainbat jarduera egoten dira: musika, piota partiduak, haurrentzako jolasak,….

SANTIAGO JAIAK (UZTAILAK 25)

Egun berezia da gure herrian; duela gutxi arte, egun horretan, herriko abeltzainak bere abereak bildu eta herrira jeisten zituzten, hauek zenbatzeko etab. Behiak, herriaren erdialdean dagoen gune batean biltzen ziren, toki hau zonalde itxi bat da eta “el corral de lugar” izena dauka. Egoera hau lezaundarrentzat eta kanpokoentzat oso berezia zen behi hauen artean, batzuk suharrak zirelako. Gaur egun, eguna ospatzeko animaliak kanpotik ekartzen dira, ez dira heriko behiak erabiltzen.

Azken hau, egun honetako jarduerareik garrantzitsuena da baina beste jarduera batzuk ere antolatzen dira. Jai honen bezpera ospatzea lezaundarren betebeharra dela esan daiteke.

“LARDERO” OSTEGUNA. INAUTERIETAKO OSTEGUNA.

Eskolako haurrak, baserritarrez jantzita, etxez-etxe doaz abesti herrikoi bat abesten. Abesti hau belaunaldiz belaunaldi transmititu egin da. Abesti honekin, arrautzak, txistorra eta urdaia eskatzen dituzte. Ateratzen dutenarekin, eskolan bazkaldu egiten dute.

Lezaunen inauteriak era honetan ospatzen ditugu.

ERROMERIAK

Erromeriak oso hedatuak daude Andia eta Urbasako zonaldean. Lezaunen urtean zehar lau ospatzen dira eta bakoitzak bere baseliza dauka:

  • Santa Barbara: abenduak 4. Garai horietan lezaungo jai txikiak ospatzen dira, Santa Barbara herriko zaindaria ere delako.
  • San Kristobal: Iraileko hirugarren igandean ospatzen da.
  • Mendigaña amabirjina (Aizkoa): maiatzak 15.
  • Trinitatea: trinitatearen hurrengo astelehenean.
OHITURAK

Errege gauaren bezperan (urtarrilak 5), antzinako tradizioa dugu. Lezaungo haurrak, zintzarriak jantzi eta herriko kaleetatik ibiltzen dira, zarata sartzen eta era honetan errege magoak deitzen dituzte.

Zer ikusi

Lezaungo elementurik garantzitsuena, bere kokapena dela eta, herriak dituen baliabide naturalak dira:

  • Pagadi fresko eta atseginak. Turista eta ibiltarientzat aukera bikaina eskeintzen dute.
  • Lezaungo lurzorua karstikoa da eta ondorioz, haitzulo naturalak (Doloresen haitzuloa, Inarotzen, Cerro Viejo haitzuloa, aurrehistoriako burdin eta zeramika errastoak aurkitu dira etab.) baita leize eta dolinak daude. Espeleologia gustoko duenarentzat aukera bikaina eskeintzen du.
  • Erbiozko arroila. Oso ibilbide interesgarria, Errezuraino joan gaitezke eta bertanUbagua ibaiaren iturburua ikusteko aukera izango dugu.
  • Urmaelak: adibidez, San Kristobal, Ikomar, Oliturri; Balsa Berria; Otsazulo; Orzaran, Maular eta Kurrustubil.
  • Elurzuloak: bertan, neguan, elurra gorde eta izotza egiten zen. Uda iristean, elikagaiak freskatzen ziren, hozgailuak ez zeudenean.
  • Putreen etzalekuak: lezaungo barrutian, putre populazio handia dago.

Lezaun udalerriko terminoa, harriz egindako pareta batez dago inguratua. Noizean behin konpondu egiten da. Bertako harriarekin eraiki zen eta herriko biztanleek auzolanean egin zuten edo hemen esaten den bezela, “ozalan”-en. Murru hauek inguruko udalerri eta kontzejuen arteko banaketa egiten dute. Ezaugarri hauek direla eta oso elementu berezia da.

INGURUAK:
  • Irantzu monasterioa: Abartzuzatik hurbil eraikia, bailararen bukaeran dago kokatua, zistertar garaiko monasterio ederra. Lasaitasuna eta gogoeta egiteko toki paregabea da. Antzinako monasterioa bisitatu daiteke. Gaur egun bertan, apaiz Teatino komunitate bat bizi da bertan.
  • Iturgoiengo Trinidad baseliza: 1200 metrotara kokatua, Lezaun eta baita Deierri bailaratik ikus daiteke. Handik, eguna argia badago, Aragoiko Moncayo mendia ikus daiteke.
  • Lizarragako behatokia: NA120 errepidetik iparraldera, Lizarragako tunela pasatu ondoren, behatokia dago. Bertatik Sakanako bailara ikus daiteke eta Beriain mendian dagoen, San Donato baseliza ikus daiteke.
TIERRAS DE IRANZU-KO LURRAK

logo_tierras_iranzu

Estellerriako mendialdeko udalerriek (Abárzuza/Abartzuza, Lezáun/Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz) turismo portal berria jarri dute martxan. Bertan, informazio zabala aurki daiteke, ostatuak (kanpinak, landa etxeak, aterpeak); jatetxeak, informazio turistikoa (monumentuak, ibilbideak, naturan jarduerak, upeldegi eta gaztandegietara bisitak), etc.

Web orria: www.tierrasdeiranzu.com