Agurra
Lezaun, Nafarroako erdialdean dagoen herria da, mendialdean dagoena. Estellerrian kokatua dago, bi autobia garrantzitsuenen artean dago, Sakanakoa eta Bideko autobia eta aldi berean, bietatik hurrun. Inguruko herriak, bide garrantzitsuenetatik hurbil daudenak, hazten doazen einean, pixkatxo bat hurrunago daudenak, desagertzear daude eta gure herrian hau gerta ez dadin zerbait egin behar dugu.
Lezaun ahalegin ugari egiten ari da hau ez gertatzeko, eta bizirik mantentzeko, bertan bizitzen geratzen diren gazteak behar ditu eta hauek familiak eratzea herrian geratzeko. Ez dugu lohiri bihurtu nahi, garena eta izan garena izaten jarraitu nahi dugu. Herri baterako garrantzitsuak eta beharrezkoak diren zerbitzuak ditugu: osasun -etxea, eskola eta farmazia. Bertan bizitzea oso atsegina da eta horrela jarraitzea espero dugu.
Hemen, web orri honetan, gure herriaren zati bat erakusten dizuegu, etortzen zaretenontzat, bai lezaundarrei edo kanpokokoei, ongietorria ematen dizuegu. Espero dugu web orri hau zuen gustokoa izatea eta bilatzen ari zaretena bertan aurkitzea.
Mila esker bisitatzeagatik eta agur bero bat.
Mikel Etxebeste Lopez.
Udal antolaketa
Kargua | Izen-abizenak | Alderdi Politikoa |
---|---|---|
Alkatea | Mikel Etxebeste Lopez | Inaroz |
Alkateordea | Elena Urabayen Irurzun | Inaroz |
Zinegotzia | Isabel Ros Sanz | Inaroz |
Zinegotzia | Mikel San Vicente Nuñez | Inaroz |
Zinegotzia | Francisco Javier Oses Ochandorena | Inaroz |
Idazkaria | Conchi López Azanza |
Zergadunaren egutegia
Kontzeptua | Urteko ordainketa |
---|---|
Ibilgailuen Zirkulazio Zerga | Martxoa |
Hiri-Kontribuzioa Landa-Kontribuzioa | Iraila |
Jarduera Ekonomikoko Zerga | Urria |
Dokumentu ereduak
INSTANTZIA OROKORRA (Tamaina 11Kb)
INSTANTZIA OBRA TXIKIAK (Tamaina 14Kb)
Datu interesgarriak
- Autonomia Erkidegoa: Nafarroa.
- Probintzia: Nafarroa.
- Kategoria Historikoa: Udalerria.
- Kategoria Administratiboa: Udalerria.
- Barruti Judiziala: Lizarra.
- Merindadea: Estellerria.
- Eskualde Geografikoa: Nafarroako erdialdea
- Biztanleria 2019 urtean : 242
- Azalera: 19,3 km².
- Populazioaren Dentsitatea: 13,76 biztanle/Km².
- Altitudea Udaletxean: 850 metro.
- Iruñara distantzia: 50 km.
- Komunikazioak/Sarbideak: NA120.
- Jentilizioa: Lezaundarras.
Geografia
Lezaun udalerria, Andia mendilerroaren magalean kokatua dago, hegoaldean ain zuzen ere.
Estellerriako iparraldeko mugan dago kokatua. Bere paisai karstikoa berezia da, haitzulo eta leizez inguratua dago. Bere izen euskaldunak oso ongi deskribatzen du, Lezaun (LEZ = lezea, -AU haundia).
Iparraldean, Zunbeltz eta Andiarekin egiten du muga, hegoaldean Deierri bailararekin eta Abartzuzarekin eta ekialdean aldiz, Gesalatz dago.
Historia
ONDARE HISTORIKO ETA ARTZAIN TRADIZIO GARRANTZITSUA DUEN HERRIA
Lezaungo udalaren historia nahiko berria da, 55 urte soilik ditu. 1951ean Deierriko udaletik independentzia lortu zuen.
Tradizioz, Lezaun, artzainen herri bat izan da, baso eta larrez inguratuta egoteagatik eta gainera bere tradizioak horrela adierazten duelako.
Historia eta arte ondarea ere oso garrantzitsua da:
- Armarriak dituzten etxeak daude, jauretxe garrantzitsuak, bere jabeek oso ongi kontserbatu dituztenak. “Subiza Etxea” horren adibide da.
- San Pedro eliz-parrokia (XII. mendea). XVII.mendean zonalde bat handitu zitzaion. Erdi Aroko dorrea dauka, historia eta arte ondarea elementu garrantzitsua dena.
- Santa Barbara baseliza, herri gunetik hegomendebaldean kokatua, oso ongi kontserbatua dago.
- San Kristobal baseliza, Erdi Aroko jatorria dauka, XII. mendean eraiki zen eta oso ongi kontserbatua dago.
- Lezaungo familia bat, Azpilikueta familia, San Frantzisko Xabierren senide ziren. Esaten denez, gaur egun Nafarroako patroia dena, gure herrian egon zen. Bere irakasle eta tutore izandakoa, osaba, Azpilikuetako Martin (Azpilikuetako Maria, Xabierren amaren senidea) dirudienez, Lezaungoa zen.
BEREZITASUNAK
- “Cerro Viejo” haitzuloa: Lezaungo terminoan dago baina ez da bakarra, bertan kobazulo ugari agertzen baitira. Kobazulo honetan, aurrehistoriako aztarnak aurkitu dira.
- “Erdi Aroko Berriak”. 1209an Migel de Ianiz jaunak, Iratxeko monastegiari, Lezaunen eta Iriberrin zituen hainbat jabetza eta morrontza eman zizkion. Horrela agertzen da A.G.Nko dokumentzioan, (Bec. Ir. 100r.101r.). Dokumentu honetan, Leçaon eta Lefaun dago idatzita. Dirudienez, testamentu hau, 1203ko martxoaren 17an egin zen ( J.M. Lacarra Iratxeko bilduma, I.Tomoa, 245.or.).
- “XIX mendeko gerrilak”. 1811ko azaroaren hasieran, Francisco Espoz y Mina jaunaren gerrilari dibisioa Lezaundik pasatu omen zen. Santikurutze. Kanpezo eta Gipuzkoatik etortzen ziren. Dirudienez, gerrilariak, Zangozara joaten ziren eta Espoz y Minak, Balke jeneralaren agindu bat jaso omen zuen, Aragoien ahal zituen eraso gehien egitea aginduz.
- Lurberriketa (1931). Lezaungo kontzejuak aspalditik eskaera argi bat zuen, hau da, ordokiko pagadian lurrak lortu nahi zituen. Zonalde hau, Artxulo iturritik urbil dagoen Bidezainen etxea eta Zunbeltzeko Bentaren artean dago. Diputazioak 1931eko azaroan, lurren lurberriketa egiteko baimena eman zuen eta gainera, 275 erregu lurren banaketa egiteko baimena eman zuen, bi biztanle bakoitzeko. Baina Lizarrako Ekimen eta turismo sindikatua erabaki honen aurka azaldu zen. Bere ustez, neurri honek “Natur Parke hau osatzen duten Nafarroako Pago ederrenak arriskuan jartzen ziren” eta kontserbatu egin beharreko zerbait kontsideratzen zuten.
Ekonomia – lehen sektorea
Egia bada ere, Lezaungo hainbat biztanle herritik kanpo lan egiten dutela, beste sektore batzutan hala nola, industria eta zerbitzu arloan, gehiengo bat herrian egiten dute lan, beraz, lehen sektoreko langileak dira. Batik bat abeltzantzan dihardute, 80ko hamarkadan abere poligonoa eraiki zen. Honi esker garaiko gazteei bertan geratzeko aukera eman zien eta hirietara ez joateko eta beraz, garaietan hasitako landa guneak abandonaste prozesua ekidin zen.
Lezaungo aberastasunaren oinarria abeltzantza da, herriaren gehiengoa, baso eta larrez inguratua dago, eta baita abere poligonoa ere. Nekazaritza ez da hainbeste ematen.