Jada argitaratuta dago ordenantza, Lezaunen etxebizitzen alokairua sustatzeko laguntzak arautzen dituena.
Lezaunen hutsik dagoen etxebizitza bat baduzu eta alokairuan eskaini nahi baduzu, eska dezakezu Udalak eskaintzen duen diru-laguntza, 50 euro hilean sei hilabetez, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzu:
a) Lezaungo udal-mugartean egotea.
b) Eskaera egitean, jabeak jabetzan eta eskura izanen du etxebizitza, eta okupatu gabea.
c) Etxebizitza librea eta okupatu gabea izanen da, edo babestua, baldin baimen administratiborik badu okupatu gabe egoteko.
d) Indarreko Bizigarritasun-zedula edukitzea, edo Behin betiko kalifikazioa edukitzea, eta egunean izatea zergak, tasak, arielak eta edozein administrazio publikoko zehapenak.
e) Horniduretan alta emanik egotea, eta ordainketak egunean izatea, indarreko arauekin bat (ura, argia, gasa, berokuntza).
f) Sukaldeak gutxieneko oinarrizko ekipamendua izan beharko du, eta etxebizitzak berokuntza sistema izanen du, edo izateko aukera.
g) Etxebizitzako erroldatze guztiak bertan behera uztea.
h) Gutxienez urtebeteko iraupena duen alokairu-kontratua sinatzea.
Kontsultatu hemen laguntzaren deialdia
Argibide gehiago, Lezaungo Alkatearekin (686 649 757 telefonoan) , Andiako teknikariekin (620 946 950 telefonoan), edo idatzi eposta mancomunidad.andia@gmail.com