Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Andiako Gazte Planaren zirriborroa

Andiako gazteriaren plana egiteko prozesuak, hemen jaitsi dezakezuna, Gazte Planaren zirriborroa eman digu. Bertan jaso dira bost udaletako gazteekin izandako elkarrizketetan eta bileretan adierazitakoak.

Borrador Plan de Juventud de Andia – Gazteriaren plana ziriborroa 

Garaiz zaude Planari zure ekarpena egiteko, bidal ezazu mezua posta honetara mancomunidad.andia@gmail.com edo egin ezazu sare sozialetan, abenduaren 23ra arte. 

 

Planaren prozesua

Apiriletik ekainera bitarte diagnostikoa egin zen, batetik, bost udaletako 29 lagun elkarrizketatuz eta, bestetik, aurreko datuak eta ikerketak kontsultatuz, besteak beste Andia Mankomunitateak 2020an egin zuen inkesta.

Diagnóstico – Diagnostiko

Uztailetik aurrera diagnostikoan sakondu genuen eta Gazte Planerako proposamenak biltzeari ekin genion. Horretarako, parte hartzeko tailerrak antolatu genituen, udalerri bakoitzean bana, eta horietan 57 gaztek parte hartu zuten.

Jaso genituen proposamenetatik abiatuta, Gazte Planaren zirriborroa hiru lan-ildotan egituratu zen:

  1. lan-ildoa: Andiako gazteen garapen indibiduala sustatzea
  • Kultur, kirol eta aisialdi eskaintza handitzea eta gazteen beharretara egokitzea.
  • Andiako gazteen eta haien familien prestakuntza eskaerari erantzutea.
  • Landa eremuko gazteengan bizimodu osasungarriak bultzatzea.
  1. lan-ildoa: Andiako gazteen artean sozializazio-prozesuak bultzatzea
  • Herri ezberdinetako gazteen arteko lankidetza-sareak sustatzea.
  • Gure herrietako bizitzan gazte aktiboak bultzatzea.
  • Gazteekin elkarlanean aritzeko ekosistema garatzea.
  1. lan-ildoa: gure herrietan gazteen emantzipazio-prozesuak bultzatzea
  • Eskualdean enplegu aukerak hobetzea eta handitzea.
  • Zerbitzuak herritarren beharretara egokitzea.
  • Landa-eremuan etxebizitza eskuragarria izan dadin sustatzea.