Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bizi Lezaun aurkezpena

Lezaungo Udala Bizi Lezaun proiektu pilotua aurkezten du, herrian dinamizatzeko etxebizitzetarako sarbidea

 

Hau da Andia Mankomunitateko udalek despopulazioaren aurka bultzatutako ekimenetako bat

 

2020-11-13

Gaur goizean aurkeztu dugu Lezaungo Udaletxean Bizi Lezaun proiektu pilotua (bizi-lezaun), Udalak eta Andia Mankomunitateak herria ez despopulatzeko gauzatuko duten funtsezko ekimenetako bat.

Aurkezpenean, Mikel Etxebestek, herriko alkateak, adierazi zuen etxebizitzarako sarbiderik ez izatea dela gazteak bertan bizitzen geratzeko oztopoetako bat, Andia Mankomunitateak egindako inkesta baten arabera.

Gaur egun, bete ezin den eskaera bat dago, eta horrek berekin badakar gazteak gure herritik alde egin eta beste herri batzuetara bizitzera joateko arriskua. Bizi Lezaun proiektu pilotuaren bidez, erraztu nahi dugu gazteak Lezaunen ezartzea – adierazi du Etxebestek.

Elena Cereceda Andia Mankomunitateko teknikariak azaldu duenez, egindako inkestan ikusi zen 18 eta 40 urte bitarteko gazte gehienek, % 81ek, bertan bizitzen jarraitu nahi dutela, baina bertan geratzeko oztopo nagusi bat ikusten zutela: Etxebizitza lortzeko aukera falta. Horrez gain, gazteekin eta erakunde espezialistekin, hala nola ORVErekin, egindako bileretan eta elkarrizketetan, ikusi zen ezjakintasun handia zegoela etxebizitzaren arloan dauden laguntzekin, baita salmentarako edota alokairurako etxe gutxi zeudela ere, nahiz eta horietako asko hutsik egon. Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, Lezaunen 161 etxebizitza daude, eta horietatik % 59,4 etxebizitza hutsak edo bigarren bizitokia dira.

Hori dela eta, gazte talde baten eta udal korporazioaren parte-hartze aktiboarekin, etxebizitzen inbentarioa egin zen eta proiektu pilotua taxutu zen, honako jarduera-eremu hauetan eragingo duena, Elena Urabayen zinegotziak azaldutakoaren arabera:

1. Alokairu berrietarako diru-laguntza. Lezaungo Udalak hilean 50 euroko diru-laguntza emango die, sei hilabetez, 2020ko azarotik aurrera etxebizitza alokatzen duten jabeei, betiere prestatuko den ordenantzan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

2. Etxebizitzarako laguntzei buruzko informazioa Udalaren webgunean. Web-orrian atal berri bat sortu da etxebizitzak birgaitzeko eta alokatzeko Nafarroan dauden laguntzei buruzko informazioarekin, Udalak dituen diru-laguntzekin bateragarriak.

3. Lezaungo Udal Etxebizitza eta Lurren Poltsa, doako zerbitzua. Udalak, Andia Mankomunitatearen bitartez, doako zerbitzu bat jartzen du herritarren eskura, salgai edo alokairuan dauden etxebizitzen eta lursailen parkea dinamizatzeko. Lursaila edo etxebizitza poltsan agertzea nahi duten jabeek Andia Mankomunitateari jakinaraziko diote. Informazio guztiarekin fitxategi bat sortuko da eta udalerrian bizi nahi duten pertsonen eskura jarriko da. Udalaren eta Mankomunitatearen zeregina informatzea baino ez da. Ez du inola ere salerosketako negoziazioetan parte hartuko, eta ez ditu higiezinen agentziak ordezkatuko.

4. Udal etxebizitzen parkea hobetzea. Udalak, epe ertainean, dituen udal etxebizitzak hobetu eta egokitu nahi ditu, udal etxebizitza parkea handitzeko.

Bizi Lezaun ekimenak “kilometro 0” komunikazio-kanpaina bat izango du oinarri. Kanpaina hori proiektua sustatu duen taldeak egingo du oso-osorik, eta erakutsi nahi du despopulazio arriskua benetako eta gertuko arazoa dela. Bertan, konbinatuko dira bai ohiko komunikazio moldeak, bandoak, kartelak eta herritarrei gutunen bidez egindako zuzeneko komunikazioak, eta baita sare sozialak ere, eta azken horientzat bideo original bat prestatu da.

 

Beste Andia ekimen batzuk

Edorta Lezaun Andia Mankomunitateko egungo presidenteak adierazi duenez, esperientzia hori aztertu eta ikasitakoak beste udalei helaraziko zaizkie. Andia elkarlanerako eta batzuek besteengandik ikasteko gune bat da, bai berau osatzen dugun toki entitateentzat eta, espero dugu, beste batzuentzat ere balio izatea.

Gazteen beharrei erantzun nahi diegu, eskualdeko jarduera sozioekonomikoa dinamizatu nahi dugu, enplegu berriak sortzea erraztuz eta daudenak indartzen lagundu, gure biztanleria bertan finkatu ahal izateko. Horregatik, lankidetza, berrikuntza eta tokiko talentua sustatzen dituzten hainbat ekimen lantzen ari gara, besteak beste, elkarlanerako gune bat, abeltzaintzako Test-guneak sortuz eta biomasa bultzatuz. Gure herriak biziberritzeko ezinbestekoa da sektore guztien arteko lankidetza.

Bizi Lezaun Andia Mankomunitateko udalek (Abartzuza, Deierri, Gesalatz ibarra, Jaitz, eta Lezaun) despopulazioaren aurka bultzatutako jarduera-programaren barruan dago. Programa hori Jurramendi azpieskualdeko despopulazioaren aurkako Nafarroako Gobernuaren Ekintza-planaren barruan dago.